Tribuaren Berbak II

Entzungo zenuten dagoeneko Tribuaren Berbaken harira eskoletan lantzeko materiala sortu dutela. EIMAren eskutik datorkigu oparia oraingoan.

Lehen programa osoarekin lan egin behar zen eta pasarteak aukeratu. Orain, ordea, bideo laburrak egin dituzte, transkripzioak atxiki dizkiete eta bideoak lantzeko materiala ere sortu dute.

Resultado de imagen de tribuaren berbak

Hainbat gai dago lantzeko, hala nola euskararen tamaina, euskalkiak, euskara aisialdian… Guztiek dituzte ariketak, bai ulermena lantzeko, bai elkarrizketa sortzeko eta nagusiki gogoeta bultzatzeko. Bakoitzak euskararen inguruan zer egin dezakeen ere pentsatzera gonbidatzen dute.

Hemen duzue guztiak ikusgarri eta deskargagarri.

Advertisements

Mitologiaz

Bi urte dira ez nuela ezer idazten blogean, baina ezin nuen baliabide hau iruzkindu eta gomendatu gabe utzi. Eusko Jaurlaritzak Fitur turismo azokan Euskal Autonomia Erkidegoa promozionatzeko bideoaz ari naiz. Bertan euskal mitologiako izakirik garrantzitsuenak agertzen dira in fraganti harrapatuta. Ikusi al duzue zuek inoiz izaki magiko hauetako bat?

Ikusten duzuenez, oso bideo deskribagarria da, euskara jator eta xaloa darabilena eta gainera astiro! Hau bai irakaskuntzarako materiala!

Beti bezala, hemen duzue bideoaren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=3KmbYhmRzXM

EGA APP

Dagoeneko ezagutuko  duzue EGA APP, EGA azterketa prestatzeko aplikazioa. Nik probatu dut eta itzela iruditu zait! Kaixo.com-ek plazaratu du eta benetan erraz eta intuitiboa da.

Azterketa prestatzeko 4000 ariketa izango dituzue eskuragarri: atariko frogako galderak, sinonimoak eta berridazketak. Atariko frogako galderak erantzuteko aplikazio bat sortzea erraza dela esango du baten batek, baina honek oso ondo funtzionatzen du eta hori ez da lan makala. Sinonimo pila du sinonimoen ariketak egiteko eta berridazketak ere ondo ebaluatzen ditu, horiek egiteko bide guztiak gordetzen ez baditu ere.

Ondorioz, autobusean, trenean, medikuareneko itxaron gelan… edonon ikasi ahal izango duzue EGA azterketa erraz gainditzeko!

Google Storetik deskarga dezakezue Android gailu bat izanez gero. Zeren zain zaudete?

Ez ahaztu kaixo.com euskarazko ataria bisitatzea, hor aurkituko baitituzue hainbat baliabide eta zerbitzu, euskaltegia barne!

 

Argazkiak hemendik hartu ditut: http://es.appszoom.com/android-app/ega-app-kdrqw.html

Eta hemen duzue kaixo.com ataria: http://www.kaixo.com/

Zenbat maite duzue euskara?

Galdera hori egin zien Bermeoko udalak bermeotarrei eta orain gu guztioi egiten digu. Zenbat maite duzu euskara?

Egin ondoko inkesta eta neurtu zure euskararekiko maitasuna. Zer duzu hobetzeko? Zer egiten duzu zure egunerokotasunean euskararen alde? Zerk amorratzen zaitu gehien?

“Euskaldunberri” zein “euskaldunzaharrentzako” galderak ditu inkestak, hau da, euskaldun guztiontzat, denok erantzun ditzakegunak.Erantzun beldurrik gabe!

OHARRA: nire nabigatzailearekin (Ubuntuko Firefox) ezin izan dut inkesta ondo ikusi. Agian beste nabigatzaile edo sistema operatiborekin ondo ikusi ahal izango duzue.

Hemen inkestaren esteka: http://www.bermeo-euskaraz.com/fitxategiak/files/Maite%20nauzu_galdetegia%20weberako.pdf

 

Martxoak 8

Martxoaren 8a dela eta, Villabonako udalak bideo polit-polita egin du Mikel Markez eta Aire ahizpek egindako abestiari irudiak jarriz. Letra ere Uxue Alberdi paregabearenak dira.

Ederra, ezta? Ba nik dakarzuedan proposamena honakoa da: bideoan emakumeak (eta gizonak) deskribatzeko hainbat egitura agertzen dira, bai adjektiboak, erlatibozko perpausak… zenbat harrapatzeko gai zarete? Agian hutsuneak betetzeko ariketa bat egin dezakezue zuen ikasleekin eta gero esamoldeak landu. Bestalde, ze ofizio eta ekintza agertzen dira bideoan?

Ikusten duzuenez asko dago bideoan lantzeko, baita eztabaida sortzeko: zuek etxean zer egiten duzue? Nola banatzen dituzue lanak? Nolakoak ziren lehengo emakumeak? Eta oraingoak? Aurreratu al dugu berdintasunean?

Segapoto

Iragan da Bertso Txapelketa Nagusiaren zurrunbiloa eta ziur zuetako askok (nik barne) urte berriarekin bertso eskolan izena emateko asmoa izan duzuela. Eta asko eta asko (ni barne), denbora eskasia dela eta, eskolara hurbildu ere ez. Bada, heme dakarkizuet konponbidea sagardotegietan Arzallusen edo bertso-afarietan Lujanbioren pare ibiltzeko. Baita eskolan erabiltzeko ere, noski.

Segapoto!

Segapoto EHUko IXA taldeko kideek garatu duten bertso app-a da, mobilean (Android eta iPhone) zein ordenagailuan erabiltzekoa. Neurria aukeratu eta bertsoa eraikitzen baino ez da hasi behar. Hala ere zaila iruditzen zaizuela errimak eta neurriak jostea? Lasai, Segapotok laguntza eskaintzen du eta: errima bilatzailea du eta baita silaba kontatzailea ere.

     

Gainera, hainbat doinu ditu ideia faltan ibiliz gero edo a capella abesteak lotsa emanez gero eta bertsoak gorde eta elkarbanatu ere egin ditzakezue.

Ez duzue gehiago behar eskolan edo euskaltegiko afarietan besteak ahozabalik uzteko!

Whatsappeko abestiak eta taldeak – Eguneratua

Bada denbora bat Whatsappeko ikonoen bidez “idatzitako” euskal abesti eta musika taldeen bila blog honetara zatoztena. Orain dela gutxi heldu dira nire eskuetara, ordea. Baina, lasai, hemen dituzue eta Whatsappeko marrazkiz irudikatutako musika talde eta abestiak. Ea zenbat asmatzeko gai zareten!

Hona hemen euskal abestiak:

euskal abestiak

Eta hemen euskal musika taldeak:musika taldeak

Ez ditut erantzunak, baina ziur zuek laguntzarik gabe denak asmatuko dituzuela!

Eta denak asmatuz gero, hemen dituzue gehiago! Eskerrik asko, Peru Zarate, beste hauek ere batu izanagatik!